Steam-ek euskaraz jokatzeko aukera gehitu du

Steam-ek euskaraz jokatzeko aukera gehitu du Game Erauntsia webguneari esker jakin ahal izan dugunez euskara Steam-era iritsi da. Garatzaileek adierazi dutenez bertako jokoak gure hizkuntza jokatzeko aukera dago jada. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/stem-ek-euskaraz-jokatzeko-aukera-gehitu-du/@@download/image/store_home_share.jpg
2022/08/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Game Erauntsia webguneari esker jakin ahal izan dugunez euskara Steam-era iritsi da. Garatzaileek adierazi dutenez bertako jokoak gure hizkuntza jokatzeko aukera dago jada.
Steam-ek euskaraz jokatzeko aukera gehitu du

Valvek, bideo-joko garaitzaileak, Steam saltoki digitalean euskaratuta dauden bideo-jokoak ezagutzera emateko tresnak ere eskainiko ditu. Modu hontan, sortzaile batek bere obra euskaraz argitaratu badu, berau gure hizkuntza jokatzeko aukera dagoela nabarmenduko da hemendik aurrera. Euskara nabarmentzeko garaitzaileek jarraitu beharreko prozesua erraza eta sinplea da eta Steam-eko blogean daude jarraitu beharreko pauso guztiak. Ohikoa denez, lokalizazio bakoitza hiru azpikategoriatan banatua dago: interfazea, bikoizketa eta azpitituluak. 

Beraz, garatzaileek jokoen fitxak eguneratu baldin badituzte bederen, edozein erabiltzailek euskara hizkuntzen zerrenda ikusi ahal izango du. Euskararekin batera, 73 hizkuntza gehiago ere gehitu dituzte. Horien artean daude katalana, galegoa edota valentziera. 

Oraingoz, ordea, Steam-eko bilatzailearen bitartez ezingo dugun euskarazko jokoen bilaketarik egin. Aukera hori urriaren 1etik aurrera ahalbidetuko dute. Ordutik aurrera bilatzailean euskaratutako izenburuak iragazi ahalko ditugu. Berri bikaina bideo-jokoez euskaraz gozatu nahi duten guztientzat!