“Static Tensions” ****

“Static Tensions” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/static-tensions/@@download/image/Kylesa_Static_Tensions.jpg
2010/07/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Kylesa
109.zenbakia
Uda honetan Europan barna biran ibiliko direla eta, Kylesakoek iaz ateratako disko hau aipatzeko aukera aprobetxatuko dugu. Bere azkeneko lanetan bezala, honetan ere bi bateriarekin aritu da taldea, nahiz eta oraingoan soinu garbiagoa erabili duen. Soinu garbi hori da, hain zuzen, Static Tensions honen berezitasuna, entzunaldiak errazagoak egiten dituena. Georgiakoak (AEB), bere estatukide Baroness eta Mastodon taldeen bideei jarraiki, musikaren alderdi gogor eta ilunenetatik aldenduz doaz entzuleari gauza berriak eskaini nahian. Zoritxarrez, uztailean Kylesa zuzenean ikusi nahi izanez gero Viveirora (Galiza) edota Bordelera gerturatu beharko gara.