Starbucks, arrazismoaren aurrean itxita

Starbucks, arrazismoaren aurrean itxita AEBetan gertatutako liskar arrazista baten ondorioz, enpresak seminarioak eskainiko dizkie langileei. Nahikoa ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/starbucks-arrazismoaren-aurrean-itxita/@@download/image/sbux.jpg
2018/04/18
berria
AEBetan gertatutako liskar arrazista baten ondorioz, enpresak seminarioak eskainiko dizkie langileei. Nahikoa ote?
Starbucks, arrazismoaren aurrean itxita

Arrazakeria, zoritxarrez, gainditu gabeko gaia izaten jarraitzen du, eta hala erakusten du Filadelfiako Starbucks kafetegi batean gertatutako liskarrak. Antza denez, kate horretako kafetegian, bi gizon beltz atxilotu zituzten, horretarako pisuzko arrazoirik izan gabe. Kateak barkamena eskatu die gizonei, eta arratsalde batez AEBetako 8.000 Starbucks itxiko dituzte, bertako langileei arrazismoaren inguruko seminario bat emateko.

 

Interneten birala bihurtu da Filadelfian gertatutakoa; atxilotutako gizonak kafetegian zeuden lagun baten zain, eta komuna erabiltzea eskatu zuten bitarte horretan. Bertako langileak ezezkoa eman zien, ez zutelako ezer kontsumitu, eta ospa egiteko eskatu zien. Jarraian, poliziari deitu zien langileak, eta bi gizonak atxilotzen ari zirela agertu zen hirugarren laguna, zuria. Langileak zuriari galdetu zion ea beste biak bere laguna ziren, eta honek baiezkoa eman ondoren, poliziek aske utzi zituzten. Sarean zabaldutako galdera honakoa da: langileak berdin jokatuko ote zuen bi gizonak ere zuriak izan balira?