Star Wars unibertsoak Jedi trans ez binarioak aurkeztu ditu

Star Wars unibertsoak Jedi trans ez binarioak aurkeztu ditu Terec eta Ceret dira lehengo Jedi trans ez binarioak Star Wars-en unibertsoan eta "The High Republic" komikian agertzen dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/star-wars-unibertsoak-jedi-trans-ez-binarioak-aurkeztu-ditu/@@download/image/star wars trans.png
2021/04/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Terec eta Ceret dira lehengo Jedi trans ez binarioak Star Wars-en unibertsoan eta "The High Republic" komikian agertzen dira.
Star Wars unibertsoak Jedi trans ez binarioak aurkeztu ditu

Martxoaren 31ean pertsona transgeneroen ikusgarritasunaren eguna ospatu zen. Eta hori aitzakia harturik Star Wars frankiziak bi pertsona trans ez binario aurkeztu zituen bere Instagram kontuaren bitartez.

The High Republic komikiaren azalean Jedi trans ez binarioak azaltzen dira, Terec eta Ceret izenekoak. Azkenaldian Star Wars-en mundua saiatu da errespetu eta solidaritate baloreak helarazten LGBTBIQ+ komunitatearekiko eta pertsonai berri hauek horren froga dira.

Alabaina, gauza jakina da Star Wars-en zaleen artean, frankiziak urteetan atzeratu dutela LGBTBIQ+ komunitateko pertsonaiak edukitzea bere istorio ezberdinetan. Baina Lucasfilm hauek sartzen hasi zen bere ekoizpenetan The Rise of Skywalker-en ikusi ahal izan genuen bezala.

Oraingoan, The High Republic komikiaren bigarren alean Terec eta Ceret agertu dira lehen aldiz. Jedi trans ez binarioak, Kotab planetako bikiak dira eta Bond-Twins bezala deskribatzen dira emozio eta pentsamenduan partekatzen baitituzte.