Star Trek: Nemesis *

Star Trek: Nemesis * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/star-trek-nemesis/@@download/image/28p44-1.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Stuart Baird. Aktoreak: Patric Stewart, Jonathan Frakes, Brent Spiner, Ron Perlman. Generoa: zientzia-fikzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 116 minutu. 
28.zenbakia
Star Trek: Nemesis   *
Enterprise espazio-ontziak Romulus planetara jo du Federazioaren etsairik ankerrenekin bakea sinatzeko asmoz. Shinzon zitalaren segada zikin batean eroriko dira, ordea,  Picard kapitaina eta haren eskifaia. Shinzonek, Picard kapitaina bahitu eta gero, Lurra suntsitzeko plan maltzur bat jarriko du abian. Star Wars distiratsuaren anaia txiroaren hamargarren filma da. Star Trek telesailaren freak atseginak asetzeko moduko denbora-pasa arrunta besterik ez da.