Star Trek. Into Darkness

J. J. Abramsek trekkien espektatibak bete zituen frankizia biziberritzeko 2009an plazaratutako filmarekin. Arrakastari jarraipena emateko asmoz, umore printzaz betetako beste abentura ezin entretenigarriago batekin dator orain. Izarretako flotaren aurkako sabotajeak kinka larrian utzi du Planeta Batuen Federazioa. Kirk kapitaina, Spock eta gainontzekoak arduraduna atxilotzen saiatuko dira.