Star Ocean: The Last Hope (X360)

Fantasia eta fikzio jokoen jarraitzaileak gustura egoteko moduan dira: Star Ocean sagaren atal berria kalean da ekaina hasieratik. Talde jokoa du ardatz, sekulako grafikoak ditu eta punta-puntako animazio efektuz josia dator. Planeta batetik besterako jauziak eta borrokaldien ikusgarritasuna dira horren adibide.