Star, Disney Plus-en helduentzako atal berria

Star, Disney Plus-en helduentzako atal berria Marvel, Pixar, Star Wars, National Geographic eta Disney atalekin batera ikusgai izango da otsailetik aurrera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/star-disney-plus-en-helduentzako-atal-berria/@@download/image/Disney-Plus-Star-screenshot.jpg
2021/01/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Marvel, Pixar, Star Wars, National Geographic eta Disney atalekin batera ikusgai izango da otsailetik aurrera.
Star, Disney Plus-en helduentzako atal berria

Disney Plus-ek apustu irmoa egin du streaming plataforma indartzeko, eta hala, helduak erakartzeko atal berria estreinatuko du otsailean, Star izenekoa. Star datorren hileko 23an ikusgai izango da Marvel, Pixar, Star Wars, National Geographic eta Disneyrekin batera.

Haurrak eta nerabeak izan dira orain arte Disneyren ikusle izarrak, nahiz eta Marvel, Star Wars eta National Geographic-ekin helduak ere erakarri. Orain, Star atala erabili nahi du helduak plataformara guztiz erakartzeko; azaldu dutenez, FOX, ABC, FX, 20th Century Studios, 20th Century Television eta Disney Television Studios ekoiztetxeek sorturiko telesailak eta filmak eskainiko dituzte.

Horrekin batera, Star atalak eduki propioak izango ditu; dagoeneko aurkeztuetakoen artean daude Big, Sky eta Love, Victor telesailak, besteak beste. Desperate Housewives, Grey's Anatomy, Prision Break, Sons of Anarchy, Lost eta Scandal telesailak ere ikusgai izango dira, beste hainbaten artean.

Helduei zuzendutako eduki berri horiek eta haurrei zuzendutakoak bereizteko aukera ere jarriko du plataformak, eta harpidedunek eduki motak mugatzeko aukera izango dute pin kodeen bitartez.