St. Willibrordus

St. Willibrordus https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
albiste-laburra
St. Willibrordus
Williwood izenez ezagutzen da gaur egun, jatorriz St. Willibrordus deitzen den herria. Hollywoodekin duen ‘antzekotasuna’ hartu eta hitz-joko bezala hasi zena egunerokoan txertatu da. Eta Kaliforniako hiri zinematografikoan bezala, Williwooden ere, letra erraldoiz osatutako izena jarri dutee, baina mendi alturik ez dutenez errepidearen alde batean kokatu dute. Kostalde paradiasiakoa duen herrixka txiki hau Curaçao irlan dago, Caribe itsasoan. Izen erraldoia jarri aurretik, 1880an eraikitako eliza zen herriko monumenturik garrantzitsuena. Izen erraldoia jarri dutenetik ordea, herriak identitate berria hartu eta turismoak gora egin du. Eta nola ez, merchandaising salmentak ere emendatu dira.