S/T EP

Alternate Action edota Lancaster taldeetan ibilitako jende hau proiektu berri bati ekitera zihoala jakiteak bereziki poztu ninduen, eta gogo biziz itxaron dut disko honen argitalpena. Eta ez alperrik, izan ere, nahiz eta sei abesti besterik ez izan, izugarrizko lana borobildu du banda kanadiarrak. Aurreko taldeetako estiloari jarraiki, melodia asko, gitarra bikaina eta saltoka dabilen baxu ikaragarria dira oraingo honetan ere oinarrizko osagaiak; eta rock’n’rollez bustitako oi! berezi bat lortu dute emaitza gisa. Baina benetan gailentzen dena Greg Huffen ahotsa da, latza. Letra honek eta, orokorrean, diskoaren ukitu nostalgikoak derrigorrez eduki beharreko bilakatzen dute.