S/T 10

Hainbat urtez geldi antzean ibili ostean, badirudi heldu dela frantziarren behin betiko agurra. Pena da, baina behintzat zortzi abestidun altxor hau utzi digute! Janitorsen soinua azaltzea konplexua da; baina, oi! klasikoa, powerpopa, 77ko punka eta rock’n’rolla irabiagailu batean sartuz gero, horrelako zerbaitek atera behar zuen, ahots bikain batek lagunduta noski. Aipatutako mix-ari garagea gehitu beharko genioke, ordea, lan honetan. Izan ere, apropos zikin egindako soinua aurkeztu digute, gogorra eta amorru zein melodiaz betea. Azken aldian frantziar punk-oi! eszenak eman duen talderik onenetakoaren agurrak kalitatezkoa behar zuen ezinbestean, eta ez dute hutsik egin.