S/T

Azken aldian punkrock talde indartsuak ateratzen ari dira Kataluniatik, eta The Urgent Kicks da horren adibide ona. Beraien aurkezpen lana den 7" honetan, amorruz beteriko sei abesti bildu dituzte, punkrocka eta rock’n’rolla uztartuz. Besteak beste, Kissin’ Cousins edo The Bite taldeetan ibilitako jendea aurkitu dezakegu proiektu honetan, esperientziaduna, eta nabaria da kalitatea. Radio Birdman edo Dictators bezalako bandak datorzkit burura hauek entzutean eta, hurbilagora etorriz, ezin ahaztu N.C.C eta Buenawistako eskolako taldeak. Ez ditzagun begibistatik galdu.