Spotifyk hamar urte!

Spotifyk hamar urte! Aitortu; ze puntutaraino aldatu ditu plataformak zure musika entzuteko ohiturak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/spotifyk-hamar-urte/@@download/image/spotify-listas-01-1.jpg
2018/11/05
berria
Aitortu; ze puntutaraino aldatu ditu plataformak zure musika entzuteko ohiturak?
Spotifyk hamar urte!

Gogoan duzue disko bat erosi zenuten azken aldia? Eta ez, ez du Durangoko Azokaren oasi txiki horrek balio. Beste modu batean esanda; noiz entzun zenuten disko bat osorik lehen kantutik hasi eta amaiera arte?

Musika kontsumitzeko ohiturak nabarmen aldatu dira azken hamarkadan, eta horren arrazoi nagusietako bat Spotify plataforma da. Doako kontua zein Premium bertsioa izanda ere, munduko musika ia guztia klik batera edukitzera ohitu gara. Eta ez hori bakarrik; plataforma ere heldu bihurtzen joan da, eta egun, aurrez prestatutako milaka playlist topatu ditzakegu; egun tristeentzat, alaientzat, azken hit-ak ezagutzeko, musika arraroena deskubritzeko, mainstream-a edo hipsterra entzuteko... gustu guztiak asetzeko moduko abanikoa dugu eskura.

Izan ere, hamar urte bete berri ditu Spotify aplikazioak, eta, gure musika kontsumitzeko ohitura aldaketak. Hona plataformak hamarkada honetan pilatutako datu harrigarriak: 180 milioi entzule aktibo baino gehiago ditu, zerbitzua ordaintzen duten 83 milioi bezero Premium baino gehiago, eta 65 herrialdetan erabil daiteke. 30 milioi abestitik gorako katalogoa dauka, eta egunero 20.000 abesti inguru gehitzen dituzte. Hilean hamar euro balio du iragarkiak isiltzeak. Eta zuk, erabiltzen al duzu?