Spot baterako ideia duzu? Parte hartu Euspot lehiaketan!

Spot baterako ideia duzu? Parte hartu Euspot lehiaketan! Adi, 2.550 euro banatuko dituzte eta saritan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/spot-baterako-ideia-duzu-parte-hartu-euspot-lehiaketan-1/@@download/image/32975482258_f42a80a372_z.jpg
2019/01/25
berria
Adi, 2.550 euro banatuko dituzte eta saritan!
Spot baterako ideia duzu? Parte hartu Euspot lehiaketan!

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko banatzen dira Euspot sariak eta aurtengoa, jadanik, 8. edizioa izango da. “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!” lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa. Urtero bezala, lehiaketaren helburua ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea da. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola eta Arteman enpresarekin batera. Beraiekin batera izan da Mugiment euskal gizarte aktiboa lortzeko egitasmoko Iker Etxeberria, gaiari buruzko iritzia ematen eta ikus-entzunezko sormen lehiaketari babesa eskaintzen.

Aurtengo gaia: “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!”

Aurten, Euspot lehiaketak jarduera fisikoaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Spotak nabarmendu beharko ditu jarduera fisikoak eskaintzen dituen onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak. Jarduera fisikoa esaten diogu energia kontsumitzen duen gorputzeko borondatezko mugimendu orori. Izan daiteke ariketa fisiko programatua (kirola esaten diogun hori: futbola, saskibaloia, tenisa…) edo gorputza mugiarazten duten jarduerak (jolasten garenean, garraio-modu aktiboetan, aisialdiko jardueretan…). Gizarte aktiboago bat sustatzea da helburua.

Lanak aurkezteko epea

Parte-hartzaileek maiatzaren 15era bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Aurten, sari banaketa ekitaldia maiatzaren 30ean egingo da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.

2.550 euro saritan

Bost sari banatuko dira:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro

3.- Publikoaren saria. / 500 euro

4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro

5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

 

Parte-hartu nahi? Oinarriak Euspoteko webgunean dituzu eskuragai!