Spot baterako ideia duzu? Parte hartu Euspot lehiaketan!

Spot baterako ideia duzu? Parte hartu Euspot lehiaketan! 2.550 euro banatuko dituzte saritan; maiatzaren 2a arte duzue proposamenak aurkezteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/spot-baterako-ideia-duzu-parte-hartu-euspot-lehiaketan/@@download/image/kartelaA2_partehartu 2018.jpg
2017/12/15
2.550 euro banatuko dituzte saritan; maiatzaren 2a arte duzue proposamenak aurkezteko
Spot baterako ideia duzu? Parte hartu Euspot lehiaketan!

Irudi digitala gure bizitzako harremanetan lelopean, abiatu da Euspot, aurtengo euskarazko spot lehiaketa. Zazpigarren edizioak sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egiteko helburua du, beti ere, euskarazko sormena bultzatuz. Urtero bezala, lehiaketaren helburua ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea da. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola eta Arteman enpresarekin batera.

BERRIKUNTZAK
Aurten, musika sinkronizazio onenaren saria eskainiko du Audionetwork-ek eta bestetik, formazioan egingo da saiakera berezia, Euskal Herri osoko hainbat eskolekin harremanak sendotu eta formazio saio gehiago eskainiko dira.

IRUDI DIGITALA GURE BIZITZAKO HARREMANETAN
Sare sozialak bizitzako esparru guztietara zabaldu dira, eta horrek harremanak ere baldintzatzen ditu. Nerabe zein helduek, sare sozialetan lantzen duten irudiari garrantzia handiegia ematen ote diogu? Alderdi birtual horretan jasotako erantzun, oihartzun eta oniritzi edo oniritzi ezari kasu gehiegi egiten ote diogu? Sare sozialetan eman beharreko irudiak baldintzatzen gaitu? Besteek esango edo erantzungo dutenaren arabera jokatzen dugu? Nahi duguna bakarrik erakutsi edo esaten dugu? Dena ez da erreala, fikzio asko dago bertan eta guztia ez da dirudiena.

LANAK AURKEZTEKO EPEA
Parte-hartzaileek maiatzaren 2ra bitarte izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan. Aurten, sari banaketa ekitaldia maiatzaren 17an egingo da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.

SARIAK
Bost sari banatuko dira:
1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro
5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

Parte-hartu nahi dutenek, lehiaketako briefa eta oinarriak Euspoteko webgunean dituzte eskuragai.