SpongeBob SquarePants autista dela ezagutarazi dute
Tom Kenny-k, pertsonaiari ahotsa jarri dionak, Motor City Comic Con ekitaldian jakinarazi duenez, SpongeBob autista da.
“Pertsona bat, espektroan zegoena, niregana hurbildu eta hau esan zidan: ‘Galdera bat du zuretzat, Tom Kenny; SpongeBob autista da?’ Hauxe erantzun nuen: “Bai, noski, hori da bere superboterea, zurea den bezalexa”, esan zuen ekitaldian. Erantzuna izugarri txalotua izan zen bertaratu ziren ikusleen artean.
Esan beharra dago, SpongeBon autista denaren berria ez dela horren berria. 2012an, Marc Maron-en WTF podcast saioko elkarrizketan, sortzaileak aipatu zuen autismoa duten haurrekin izugarri konektatzen duen programa zela, beste marrazki bizidunek baino askoz gehiago.
Egun, SpongeBob ere 14. denboraldian dago eta 15. denboraldia ere baieztatua dago.