Splosion Man (Xbox Live Arcade)

80ko hamarkadako plataformetako joko sinplea dirudi, maila bakoitzeko helmugara lehenbailehen heltzea baita helburua. Jomugara iristeko modua da, ordea, interesgarriena. Laborategi batean txarto irtendako esperimentu baten ondorio zara eta botere berezi bat duzu: hiru aldiz jarraian eztanda egiteko ahalmena. Arma arriskutsua zarenez, edozein lekutara heltzeko gaitasuna izango duzu. Joko dibertigarri eta jatorra.