Split 77 taldeak "Munstroak" bideoklipa aurkeztu du

Split 77 taldeak "Munstroak" bideoklipa aurkeztu du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/split-77-taldeak-munstroak-bideoklipa-aurkeztu-du/@@download/image/20111118307Split_77.jpg
2012/12/13
berria
Split 77 taldeak "Munstroak" bideoklipa aurkeztu du
Igor Zorrotzuak zuzendu du eta Bilboko kaleetan zehar grabatu dute reverse teknika erabili eta backwards estiloko lana lortuta. 

Split 77 laukote bilbotarrak 10 urte baino gehiago daramatza musikaren munduan. Euren rock proposamenak esperimentazioa, intentsitatea eta euskara ditu oinarrian. Joan den azaroaren 26an Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zuten hirugarren diskoak ere –Split 77– ildo beretik jarraitu du.

Hain zuzen ere azken disko honetako Munstroak kanturako eginiko bideoklipa da orain dakartena. Igor Zorrotzuak zuzendu du, eta reverse deritzon teknika baliatuta backwards etiloko emaitza lortu dute. Alegia, aurrerantz ibiltzen grabatu dituzten pertsonaiak eta elementuak atzerantz ageri dira azken emaitzan, eta alderantziz.