Spiderman institutura bueltan

Spiderman institutura bueltan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/spiderman-institutura-bueltan/@@download/image/20101158925SPIDERMAN_Tobey_McGuire.jpg
2012/12/13
berria
Spiderman institutura bueltan
Urtea amaitu aurretik hasiko dira armiarma gizonaren abentura berria errodatzen. Azkenean, baieztatu da Sam Raimi zuzendaria eta Tobey McGuire aktoreak ez direla filmean izango. Hala, Spideyren birsortzea ikusiko dugu. Andrew Garfield (The Social Network, 2010) izango da Peter Parker berria, Emma Stonek (Zombieland, 2009) Gwen Stacy gorpuztuko du, eta gaizkinarena Rhys Ifans (Notting Hill, 1999) dibertigarriak egingo du. Guztiak zuzentzeaz, aldiz, Marc Webb (500 Days of Summer 2009) arduratuko da.