Spider-Man ***

Spider-Man *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/spiderman/@@download/image/19p44-2.jpg
2002/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Sam Raimi. Aktoreak: Tobey Maguire, Kirsten Dunst, Willem Dafoe, James Franco. Generoa: abentura. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 121 minutu. 
19.zenbakia
Spider-Man   ***
Stan Lee komikigileak sortutako super-heroirik ezagun eta maitatuena zinemara eraman du Sam Raimi zuzendari interesgarriak. Peter Parker gazte arrunt eta herabea da. Egunkari garrantzitsu batean egiten du lan argazkilari gisa, eta Mary Jean Watson ederrarekin dago maiteminduta. Mutilak bizitza sekretua du, ordea. New York hiria arriskuan denean, Spider-Man armiarma-gizon bihurtzen baita. Oraingo honetan, bere etsairik amorratuenari egin beharko dio aurre. Iratxo Berdeari, hain zuzen ere. Une entretenigarria igarotzeko aproposa da oso.