Spiderland

Zirraragarria da, ikaragarria eta beldurgarria. Ia osorik instrumentala, ahotsak poema errezitaldia dirudi; baina garrantzitsuena, dudarik gabe, musika da. Nire ustetan gutxienez behin eta arretaz, bakarrik, entzun beharreko lana da. Sareko adituek mitifikatu egin dute taldea, post-rockaren aitzindari direlakoan. Diotenez, taldekide guztiak eroetxean sartu behar izan zituzten diskoa grabatu ostean. Agian mito honek azal dezake Spiderland entzuteak eragiten duen plazer zoroa. Sei abesti luze eta errepikakor, zinez berritzaileak, isiltasunetik leherketaraino eramango zaituztenak. Azken abestia... I miss you! Eta isiltasuna.