SPEND ALL YOU´VE GOT

Arrasate ingurua punk eta oi! estiloekin oso lotua egon da beti, baina hortik kanpora ere, oso proposamen interesgarriak daude. Cool Circus taldea da horietako bat. Boskote honek high energy saio bikaina dakarkigu biniloan kaleratutako lehen disko honetan. Lau kanta dira, gitarra riff indartsuen gainean eraikiak, hutsik egiten ez duen oinarri erritmikoarekin, eta tonu altuenak hartu arren melodiei eusten dakien kantariarekin. Zirku honetan, Euskal Herriko gitarrajotzaile onenetako bat Jagoba- eta eztarri indartsuenetako bat Txarli- topatuko dituzue. Asko da hori, asko.