Soundtrack
Hau ez da talde baten lana, ezta artista batek kaleratutako diskoa ere. Izatez, disko bat ere ez da, bideojoko bateko soinu banda osatzen duten kanten bilduma baizik. Mafia: The city of lost heven jokoak garai bereko jenio askoren artelanak jasotzen ditu: Django Reinhardt, Lonnie Johnson, The Mills Brothers, Duke Ellinton... 1930-1940ko swing zaharrak, bop eta jazz estiloek inguratuta, musikatu zituen Tommy Angelo, Don Salieri, Sam, Paulie, Vincenzo eta besteen abenturak. Mafiazaleen nostalgiarako soinu banda izugarria.
