Sounds from the Verve Hi-Fi

Azaleko testuarengatik hala dirudien arren, hau ez da Thievery Corporation-en disko berria. Rob Garza eta Eric Hilton jantzita daude jazz kontuetan, eta Verve zigilu ospetsuaren emaitzak errepasatu ondoren, honako aukeraketa lana burutu dute. Bossa Nova eta Latin Jazz delakoa abiapuntu, hementxe dituzu taldeak jasotako eragin nagusiak: Astrud Gilberto, Chico Hamilton edo Sergio Mendes & Brasil '66-en dantza eragile dotoreak. Egungo chill out korronteen oinarria bere horretan ezagutzeko aukera.