“Soul Sessions 2”

“Soul Sessions 2” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soul-sessions-2/@@download/image/29p14-1.jpg
2003/04/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
29.zenbakia
Soul. Arima. Gizakion mamia, espiritua. Musikaren mamia, espiritua. Sentimenduz egindako musika, sentitzen eta sentitzeko egina. Sentikorra. Pasioak eraginda sortua eta pasioak eragiteko egina. Iluna, beltza eta gorria. Beroa. Sua. Lehen Marvin Gaye, Otis Reding, Curtis Mayfield... eta orain, azukrez gainezka dagoen R&B komertziala, batetik, eta mende berriko soula, bestetik. Soul berriaren beroarekin kiskali nahi al duzu? Errepikatu gurekin. Giant Step disketxea, Soul Sessions bilduma. Giant Step disketxea, Soul Sessions bilduma, Giant Step...