Sortzen jaia igandean!

Sortzen jaia igandean! Hilaren 20an Iruñean zita duzu eskola publikoaren aldeko festan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sortzen-jaia-igandean/@@download/image/400-1516297620-Kartel orokorra SARERAKO TXIKI.jpg
2018/05/10
berria
Hilaren 20an Iruñean zita duzu eskola publikoaren aldeko festan!
Sortzen jaia igandean!

Iganderako planik gabe? Maiatzaren 20an, euskarazko eskola publikoaren aldeko Sortzen jaia ospatuko dute Iruñean, Antoniutti parkean. EgunOn!  izango da aurtengo leloa, euskarak eguneko lehen hitzetik duen garrantzia nabarmenduz.

 

 

Eskola desberdinetako hezkuntza komunitateetako kideek auzolanean antolatu dute jaia eta egitaraua oparoa izango da:

Udal Plazatik Antoniuttira
10:00 Kalejira #EuskaraOfizialaNafarroaOsoan!

Auzo Bizi Ona Eszenatokian
10:45 Hasiera Ekitaldia
11:00 Bertso Saioa
11:30 Dantzak
16:00 DJ Jotatxo

Euskarakilo Eszenatokian
12:00 Zirika Zirkus (‘Egun on, sikiera!’ ikuskizun berriaren estreinaldi mundiala)
15:00-20:00 Kontzertuak: Afu · Skabidean · Trikiteens

Gunean zehar
Haur Txokoa + Edozkitze Gunea /egun osoan/
Artisau Azoka /egun osoan/
Tonbola eta Denda /egun osoan/
Euskaraz Mintza Ginkana /11:00-14:00/
Guraso Elkarteen Tailerrak /11:00-14:00/
Saharako Kabiak /11:00-14:00/
Euskara Azoka (AEK, Topagune, EHE, IA…) /11:00-14:00/
Iruñerriko Mankomunitatea: Birziklapen Tailerra + Puzgarria + Jolasak + Ur taberna /11:00-14:00/
Muralismo Tailerra + Photocall /11:00-15:00/
Puzgarriak + Jolas tradizionalak /11:00-18:00/
Rokodromoa /11:00/
Kantuz /11:30/
Euskaraz Mintza Txokoa /15:30-17:30/
Nomadak Zirko Tailerra /15:30-17:30/

Landare Elkarteko osagai ekologikoez osatutako paella dastatzeko aukera izango duzue, La Unica Peñak prestatuko duena eta, modu berean, eskainiko diren ogitarteko eta pizzek bertako (zero kilometroko) jaki naturalak izango dituzte.