"Sortu zure oporrak! Sorgindu!", abuzturako alternatiba Araban

"Sortu zure oporrak! Sorgindu!", abuzturako alternatiba Araban https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sortu-zure-oporrak-sorgindu-abuzturako-alternatiba-araban/@@download/image/20126296693sortuoporrak.jpg
2012/12/13
berria
"Sortu zure oporrak! Sorgindu!", abuzturako alternatiba Araban
Garaion Naturartea elkarteak aurtengo uda "sortzailetasunez" bizi nahi duten gazteei zuzendutako proposamena dakar: abuztuaren 1etik 10era bitarteko egonaldia Ozaetan; dantza, musika, bisitak. Berriketaldiak eta giro aparata arabar lautadan. Hemezortzi urtetik gorakoa bazara eta izena eman nahi baduzu, uztailaren 20a duzu horretarako azken eguna. 

Aurtengo opor egunetarako oraindik asmo zehatzik ez duten gazteei alternatiba bat eskaini nahi die Garaion Naturartea elkarteak: "Hamar eguneko egonalditxo bat mobila ahaztu, elkar zirikatu, saltseatu, elkartrukatu, jolastu, barre egin, izarrak ikusi, berriketan jardun, jendea ezagutu, igelak entzun eta taldeak sortzeko".
Arabar lautadako Ozaeta herriko Otaza auzoan duten etxaldea izango da, antolatzaileen hitzetan, "sorgingunea". Bertan, sormen lanetan "sorginbideari forma ematen" ibiliko direla adierazi dute: "Dantzari izango gara, musikari, ilargi betean barre akelarrea ospatuko dugu, naturaz, ekonomiaz, sexuaz, euskaraz eta euskaldunez, munduaz eta mundu lagunez hitz egingo dugu".
Hemezortzi urtetik gorako lagun orori luzatu nahi diete deialdia eta, nahi duenak, uztailaren 20ra arteko epea du 350 eurotan izena emateko.
Informazio gehigorako, garaionaturartea@gmail.com helbide elektronikoa eta bi telefono zebaki jarri dituzte eskura: 945 063 245 eta 652 751 260.


Aurreikusitako ekintzetako batzuk


Abuztuak 1: Gebarako gaztelura bisita.
Abuztuak 2: Eskulturak.
Abuzutak 3: Lezea ezagutzera + Gasteizko jaietara.
Abuztuak 4: 'Parrandako onenak' grabaka laburren emanaldia palomitekin.
Abuztuak 5: Urtegira 'txipli-txapla' + berriketa gaua.
Abuztuak 6: Dantza ikuskizuna Gorputz Arin taldearen eskutik.
Abuztuak 7: Urtegiari bira bizikletaz + zineforuma.
Abuztuak 8: 'To atxurra ta jorratu lurra!'.
Abuztuak 9: 'Tralara tralari musikari' + musika eta parranda gaua.
Abuztuak 10: 'Bixamona, negar saioa ta aio pelaio!'.