Sorolla margolariak Donostian igarotako udako oporraldietan egindako obrak ikus daitezke San Telmo museoan

Sorolla margolariak Donostian igarotako udako oporraldietan egindako obrak ikus daitezke San Telmo museoan Urriaren 15era arte bisita daiteke erakusketa, Kapitulu Gelan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sorolla-margolariak-donostian-igarotako-udako-oporraldietan-egindako-obrak-ikus-daitezke-san-telmo-museoan/@@download/image/Sorolla Donostian prentsaurrekoa_Javier Hernández (1).jpg
2023/06/27
Urriaren 15era arte bisita daiteke erakusketa, Kapitulu Gelan.
Sorolla margolariak Donostian igarotako udako oporraldietan egindako obrak ikus daitezke San Telmo museoan

Joaquin Sorolla margolari valentziarraren heriotzaren mendeurrena dela eta, Museo Sorollak eta Museo Sorolla Fundazioak Sorolla. Margotzeko bidaiatu izeneko erakusketa antolatu du, San Telmo museoarekin elkarlanean, artelanak egin ziren lekuetan erakusteko. Izan ere, Sorollak hogeita hamar urtez, tarteka, Donostian igaro zituen udak. 

Sorollak 1889an bisitatu zuen lehen aldiz Donostia, Paristik bueltan. Ordutik 1921era arte, Donostiara maiz bidaiatu zuen eta olio-koadroak, akuarelak, guacheak eta hiriko paisaien eta bizitzaren kolore-ohartxoak margotu zituen. 

Museoak azaldu duenez, Sorollak Donostia hautatu izanaren arrazoi nagusiak bi dira. Bata, Kantauriko argi aldakorra, eta, bestea, soziala. Hala, hiriko hainbat jardueratan parte hartu zuen, bereziki Boulevardeko Café Orientalen antolatzen ziren eguneroko tertulietan, Dario de Regoyosekin lagun-giroko solasaldian.

Erakusgai dauden lan gehienak Museo Sorollaren eta Museo Sorolla Fundazioaren bildumakoak dira, eta horiei San Telmo bildumako hiru olio-pintura gehitu zaizkie, Rogelio Gordónek emandakoak. Argazkiak ere Museo Sorollako eta San Telmo Museoko artxibo bildumetakoak dira, azken kasu honetan, Gonzalez Galarza Funtsekoak.

Erakusketa lau ataletan banatuta dago: Kantauriko argia, Atsedenik gabeko udatiarra, Barrualdeko paisaiak eta Azken udak. Obrekin batera, ohar, garaiko argazki eta dokumentuak ere badira.

Museo Sorollako Acacia Sánchez Dominguez museo teknikaria da erakusketaren komisarioa eta urriaren 15era arte egongo da zabalik San Telmoko Kapitulu Gelan. Asteartetik igandera bisita daiteke, 10:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak ere izango dira uztailaren 6an eta 20an, abuztuaren 3an eta 17an, irailaren 7an eta 21ean, eta urriaren 5ean. Aldez aurretik egin behar da erreserba.

Bestalde, erakusketarekin loturiko bi jarduera ere izango dira urrian. Lola Valverdek Iñudes y otras sirvientas: del lienzo a la vida real hitzaldia emango du urriaren 1ean, 12:00etan, eta Montserrat Fornells Angelatsek Joaquín Sorolla. Su vida y sus obras, urriaren 4an, 19:00etan.