Sormen egonaldietan izena emateko deialdia zabaldu du Azpeitiko Kulturaz Kooperatibak
Azpeitiko Kulturaz Kooperatibak kudeatutako Dinamoa sormen gunean egonaldiak egiteko aukera izango da beste behin. Diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko asmoa du ekimenak, prozesuaren edozein fasetan egonik ere. Esku artean sormen proiektu bat duen sortzaile orori irekia dago, bakarka zein kolektiboan.
Hiru egonaldi mota daude aukeran: #harri (osoa), #orri (sinplea) eta #ar (antzerkia). Egonaldiak otsailaren hasieratik uztailaren amaierara gauzatuko dira Azpeitiko Dinamoa sormen gunean bertan, eta espazio horretako eremu anitzak erabili ahalko dituzte egonaldian daudenek.
2024ko lehen deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 28ra arte dago zabalik, eta urtarrilaren 31an jakinaraziko dute aukeratuak izan direnen berri.
Deialdiaren inguruko xehetasunak hemen kontsulta daitezke.

