Sormen digitalerako bekaren bigarren deialdia egin du Loraldiak

Sormen digitalerako bekaren bigarren deialdia egin du Loraldiak Hamar mila euroko beka jasoko du irabazleak eta urtebete izango du proiektua garatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sormen-digitalerako-bekaren-bigarren-deialdia-egin-du-loraldiak/@@download/image/POST-BEKA-SORMEN_DIGITALA-OROKORRA.jpg
2023/09/18
Hamar mila euroko beka jasoko du irabazleak eta urtebete izango du proiektua garatzeko.
Sormen digitalerako bekaren bigarren deialdia egin du Loraldiak

Loraldiak sormen digitaleko bekaren bigarren edizioaren deialdia aurkeztu du, euskarazko sorkuntza digitala sustatu, sortzaile digitalen lana ezagutzera eman eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago izateko asmoz.

Edozein arlotako proposamenak aurkez daitezke: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa... Diziplina bakarrekoa edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke.

Jatorrizko sormen lana izan beharko da, ekinaldia digitala edo areto batean erakustekoa izan daiteke, eta hitzak barne dituen sormen lana bada, euskarazkoa izango da. 

18 urtetik gorako edozein sortzaile euskaldunek parte har dezake, banaka zein taldeka. Eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.

Proposamenak azaroaren 20ra arte bidal daitezke eta bekaren hiru egitasmo finalisten aurkezpenak egingo dira azaroaren 21etik 24ra bitartean. Ebazpena abenduaren 20rako emango da eta irabazleak hamabi hilabete (2024ko urtarriletik abendura) izango ditu proiektua martxan jartzeko. Loraldiak baliabideak jartzeko konpromisoa hartuko du, sortzailearekin akordioa (aurrekontua eta kultur edukiak zehaztuz) sinatu ondoren. Emaitza Loraldia Festibalean aurkeztuko da 2025eko hasieran.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke. Zalantzarik izanez gero, posta elektroniko bitartez argi daitezke helbide honetara idatziz: komunikazioa@loraldia.eus.