Sorkun-Vice Presidentes: Californication

Sorkun-Vice Presidentes: Californication https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sorkunvice-presidentes-californication/@@download/image/83p67sorkun2.jpg
2008/03/07
erreportajea
Argazkiak: Pello Salaberria
Sorkun-Vice Presidentes: Californication


Datozen egunetan Sorkun oreretarraren eta Vice Presidentes gasteiztarren diskoa topatuko dugu Euskal Herriko dendetan: Sorkun&Vice; Presidentes. Basamortutik datorkigu diskoa; Kaliforniako basamortutik. Urte hasieran aste batzuk pasatu zituzten Palm Desert eta Palm Springsen, eta bertan grabatu zuten diskoa, Unit A estudioetan, Robbie Owen ekoizlearekin —Waxy taldeko kidea ere bada—.

Palm Desert eta Palm Springs Los Angelesetik 170 bat kilometrora daude, Coachella bailarako basamortuan. Palm Springsekoa da, besteak beste, Josh Homme Queen of the Stone Age taldeko gitarra jotzailea.

Sorkunentzat ametsa izan da basamortuan grabatzea, eta izugarri gustura ibili da Kalifornian: "Coachellako bailarara iristea izugarria izan zen. Uste baino hobea izan zen dena; eguzki argitik hasita, bolada horretan ezagututako musikarienganaino". Kandak, Vice Presidenteseko kantariak, Euskal Herrian baino musika kultur handiagoa somatu du Kalifornian. "Era naturalean eta grinatsuan bizi dute han musika". Iritzi bera du Sorkunek. Pasadizo bat ere badu. Behin gaixotu eta sendagilearenera joan zen, eta hark botika bat eman zion.

"Gogor samarra da. Espero dut eszenetaokian ez zorabiatzea. Ez dut Courtney Loveren traza izatea nahi", esan zion sendagileak. "Gizon hark 70 urte zituen. Gure herrian, zein sendagilek daki nor den Courtney Love?", dio Sorkunek. 

Sorkun eta Vice Presidentes Euskal Herrian dira.Kaliforniako janari txarra alde batera utzi dute, eta rock klasikoan oinarritutako diskoa ekarri digute. Sabelak egindako sakrifizioak merezi zuen.