Sorkuntza artistikoa bultzatzeko Egile Sariak

Sorkuntza artistikoa bultzatzeko Egile Sariak Bost mila euroko hogei sari banatuko dituzte guztira. Irailaren 21era arte egin daitezke eskaerak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sorkuntza-artistikoa-bultzatzeko-egile-sariak/@@download/image/Artes-platica-1.jpg
2021/09/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bost mila euroko hogei sari banatuko dituzte guztira. Irailaren 21era arte egin daitezke eskaerak.
Sorkuntza artistikoa bultzatzeko Egile Sariak

Gipuzkoako Foru Aldundiak sorkuntza artistikoari bideratutako Egile Sariak antolatu ditu. Honako arlo hauek hartuko dituzte kontuan: literatura grafikoa, arte eszenikoak, eta plastika eta ikusmen artea. Bost mila euroko hogei sari banatuko dituzte orotara.

Komiki eta eleberri grafikoak sortzeko hamar sari izango dira honela banatuta: gidoi proiektuetarako bi sari; komikia, gidoi eta marrazketa sortzeko proiektuetarako beste bi; ilustrazio liburuen edo ilustratutako liburuentzat bi; eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotutako entsegu proiektuetarako bi, eta, azkeneko biak eduki digital originalak sortzeko.

Arte eszenikoen arloan lau sari esleituko dituzte; formatu txikiko ikuskizunak sortzeko eta ekoizteko proiektuetarako bi, eta, gainerakoak, emanaldi eszeniko baten testua sortzeko.

Plastikako eta ikusmen arteko arloan, berriz, sei sari banatuko dituzte: arte kreaziorako bost eta Erakusketa edo komisariotzarako proiektuetarako bat.

Parte hartzeko nahitaezkoa izango da sorkuntza-proiektu bat egiteko konpromisoa hartzea, gutxienez bost urtez bizi izatea Gipuzkoan deialdia onartu aurreko hamar urteetan, 2021ko urtarrilaren 1ean adinez nagusia izatea eta zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea.

Irailaren 21era arte
Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea hilaren 21ean amaituko da eta Internetez egin behar dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan. Honen inguruko informazio guztia hemen dago jasoa.