“SORKUN & VICEPRESIDENTES” ***

“SORKUN & VICEPRESIDENTES” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sorkun-amp-vicepresidentes/@@download/image/85p62sorkun.jpg
2008/05/04
kritika
Testua: B. Malone
SORKUN & VICEPRESIDENTES
85.zenbakia
Bigarren diskoa du Sorkun-ek bakarkako ibilbidea hasi zuenetik. Hala ere, bakarkako hori ez da guztiz molde egokia Oreretako kantariaren pausoak definitzeko. Ez bere lehen diskoan, ez honakoan. Kasu honetan, azpimarratzekoa da Vicepresidentes taldearen lana. Taldeak soinu pareta sendoa, latza, amorratua, eraiki du Sorkunen ahotsaren inguruan, proposamen honetako ezaugarri kualitatibo bihurtzeraino. Abesti bikainak ditu disko honek, Dogmaren presoak, Goiz zen eta Lekitxotik, esaterako. Maila handiko lana.