Sonidos de un derrumbe

Sonidos de un derrumbe https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sonidos-de-un-derrumbe/@@download/image/Laurss_Sonidos_De_Un_Derrumbe.jpg
2012/11/02
kritika
Testua: Asier Kortabarria
La URSS
134.zenbakia
Granadatik datoz punk gazte hauek, eta ezagutzen ez badituzu adi irakurri! Izan ere, bigarren LP honetan aurkituko duzunak ez du ezer konbentzionaletik. 80ko hamarkadako punk ilunena dute oinarri, kalitate handiz jorratua, burmuina zulatuko dizun ahots zorrotz batek lagundua. Letrak bikainak dira, poesiaz busti dituzte hamar kantak. Los limites, Las Vanidades, Incendios eta El Silencio izendatutako lau blokeetan zehar gizarteari eta botereari zuzendutako kritika landuak aurkituko dituzu. Erosita edo euren Bandcamp-ean entzun dezakezu La URSS-en musika.