Sonic revolution: a celebration of the MC5"

MC5 taldean bizirik dauden musikariek Dennis Thompson, Michael Davis eta Wayne Kramer- Londreseko 100 Club aretoan emandako kontzertua ikus daiteke dvd honetan. MC5koek gonbidatu asko izan zituzten oholtza gainean: Dave Vanian (The Dammed), Lemmy (Motorhead), Nicke Royale (Hellacopters), Ian Astbury (The Cult, 21st Century Doors), Dr Charles Moore, eta Buzzy Jones, besteak beste. Bestalde, bonusetan, telebista saio batetik ateratako Blac to comm abestiaren bertsio arraro bat topatuko duzue, eta baita 1968an AEBtako alderdi demokratak Defentsa Departamentuaren aurrean antolatutako kontzertu baten irudi mutuak ere. Horrez gain, John Sinclair MC5 taldearen manager eztabaidatuaren Kick out the jams filmaren promozio originala ikus daiteke, eta Emil Bacilla´s argazkilariak egindako bideo batzuk
Detroiteko taldearen jarraitzaileentzat.