Sonic Generations (PC, 3DS, Xbox 360)

Sonic triku urdinak 20 urte betetzen ditu aurten eta, horregatik, lehengo nahiz oraingo zaletuen gustura sortu dute Sonic Generations hau, kontsola zaharren eta berrien jokatzeko moduak bateratuz. Denboran zehar bidaiatzea ahalbidetzen duten zuloak sortzeko boterea tarteko abiatuko du Sonicek abentura berria. Iraganera joango da, lagun eta arerio zaharrak topatuko ditu, eta plataformetan zehar abiadura bizian ibiliko zaigu.