Sonia Kolaczek: "Errazago ligatzen dut euskaldunekin"

Sonia Kolaczek: "Errazago ligatzen dut euskaldunekin" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sonia-kolaczek-quoterrazago-ligatzen-dut-euskaldunekinquot/@@download/image/20128289035soni_1360241321.jpg
2012/09/07
elkarrizketa
Testua: Maialen Goñi
Sonia Kolaczek: "Errazago ligatzen dut euskaldunekin"
Euskararekin maiteminduta heldu zen 25 urteko poloniarra, eta Eitb-ko 'Yes We Jai!' saioan ikusi dugu uda honetan, festez gozatzen. Ligatzeko, telebistak eskaini dion kantitatea baino nahiago du kalitatea.

Topiko bat da, baina telebistak lagundu al dizu ligatzen?
Atzerritar batentzat, oro har, errazagoa da ligatzea, baina telebistak ere lagundu dit. Dena den, kantitatea baino, kalitatea bilatzen dut nik.

Grabatzen ari zinetela, proposamen lizunik egin al zizuten?

Bai, baina arrakasta handirik gabe.

Kameraren aurrean festa egiteko lotxarik ez, baina bizitza intimoan erabiltzen ausartuko zinateke?

Nork esan du ez dudala lotsarik pasa? Askotan, disimulatu egiten nuen! Ni zintaren erabilera arduratsuaren aldekoa naiz, eta horrelako gauzetan xahutzea ez zait aproposa iruditzen.

Esaten duten bezain hotzak al gara euskaldunak?

Eguraldiaren arabera. Uda honetan izan dugun beroa kontuan hartuta, argi dago ezetz; baina denetarik dago! Hego Amerikarrak baino apurtxo bat hotzagoak zarete, bai, baina nahiago dut horrela.

Ligatzerako, euskaraz ala polonieraz?

Hizkuntzak ez nahasten saiatzen naiz; poloniarrarekin polonieraz, euskaldunarekin euskaraz. Baina beti ez zait ondo ateratzen.

Eta gau ero baterako, euskalduna ala poloniarra?

Ez da nazionalitate kontua; nire planetakoa izan behar du, bestela akabo! Hala ere, orokorrean errazagoa egiten zait euskaldunekin ligatzea poloniarrekin baino. Ez dakit zergatik.

Euskaraz esan dizuten piroporik politena?

Ohikoez gain, honakoa hau asko gustatu zitzaidan: "Zure osotasunean ez dago maltzurra denik ile bakar bat ere".

Edateko, orgasmoa, kalimotxoa ala garagardoa?

Kalimotxoa, garagardoa, patxarana, sagardoa, gintonica, vodka ere izan daiteke…

Jairik onenak, nongoak?

Jai on batek hiru osagai ditu: jendea, musika eta alkohola. Ondo pasatzeko hiruretatik bi beharrezkoak dira, eta hirurak badaude, hobeto! Programaren bidez jaiak ezagutzea oso esperientzia bitxi eta polita izan da eta, ikusitakoen artean, Aramaiokoak gustatu zitzaizkidan gehien. Dena den, kamerarik gabe irtetea askoz hobea da, libreago nagoelako, eta Gasteizkoetan oso ondo pasa nuen!

Jaia amaitzeko, lekurik morbosoena?

Berandu ixten duten taberna bateko komuna. Baina ni oso neska zintzoa naiz, eta normalean ohean bukatzen dut jaia, edo etxerako autobusean.

Txortan egin duzun lekurik arraroena?

Arraroa oso izenondo subjektiboa da! Originala ez den arren, soro bat erantzungo dizut, niretzat oso atsegina baita.

Aitortu ezineko sekreturik?

Aitortu ezina bada, nola aitortuko dut? Hau oximoron bat da. Eta gainera ez dugu elkar ezagutzen!