“Songs in a minor”

“Songs in a minor” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/songs-in-a-minor/@@download/image/14p9-3.jpg
2001/12/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Alicia Keys
14.zenbakia
“Songs in a minor”
Soul berriak badu berriro ere nori begiratu. Oraingoan izarrak 20 urte baino ez ditu eta ahots izugarria. Pentsa, batzuek Aretha Franklin-ekin alderatzera ere iritsi dira... Aretha Franklinek bezala, gazte honek afroamerikar elizkizun kantuen tradizioa aintzat hartu du, abesti gehienak pianoaren soineko dotoreaz jantzita. Ekoizpena oso garbia da, baina une batzuetan ustezko modernitatean trabatu egiten da, ekoizle batzuentzat ezinbestekoak diren gatzik gabeko zenbait zati rapeatu han-hemenka txertatuta, Jennifer Lopez-en diskoan ariko balira bezala. "Fallin" abestiak ateak zabaldu baino ez dio egin Alicia Keys gazteari, asko baitago oraindik etortzear. Adierazgarria da diskoko kanturik onena ("Lovin' U") ezkutuan egotea, hamabosgarrenaren ondoren, eta izenik gabe.