Songs for Rainy Nights, Blackouts and Melancholy Weekends

Neo Soularen bultzatzaile izendatu zuten. Reggaea, R&Ba;, jazza edota rocka uztartu ditu hamar Grammy saritarako izendapenak lortuz. 2003an ateratako EP honek Berlinen jaiotako estatubatuarraren ahalmena azaleratzen du. 1993an Plantation Lullabies argitaratu zuenetik ez du atsedenik hartu baxujoleak, eta askorekin kolaboratu du: Herbie Hancock, Madonna, The Rolling Stones
Edozein medikamenturen edo lasaigarriren pareko efektua sortzen dute bere musikak eta bere ahotsak. Baxua izanik bere instrumentua, grabeak gailentzen dira; nota luzeak eta aldaketarik ez ortzimugan.