'Sona' bideopodcast musikala estreinatu dute Guau plataforman

'Sona' bideopodcast musikala estreinatu dute Guau plataforman Hamar talde edo bakarlari izango dira podcastean, eta bakoitzak beste artista, talde edo musika-eszena batzuk proposatuko ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sona-bideopodcast-musikala-estreinatu-dute-guau-plataforman/@@download/image/GUAU_SONA.jpg
2026/05/18

Testua: Maitane Legarreta

Hamar talde edo bakarlari izango dira podcastean, eta bakoitzak beste artista, talde edo musika-eszena batzuk proposatuko ditu.
'Sona' bideopodcast musikala estreinatu dute Guau plataforman

GUAU audio plataformak  euskal musikaren inguruko Sona bideopodcasta jarri du martxan. Euskal Herriko mapa musikala osatzea du helburu, eta hainbat estilotako artistak gonbidatuko dituzte, "euskal musikaren aniztasuna eta aberastasuna" erakutsi nahian. 

Elkarrizketak izango dira saioaren ardatza, eta gonbidatuen jatorri pertsonal eta artistikoa izango dute hizpide. Haurtzaroko errefente musikalak, musikari gisa bizi dituzten erronkak, tentsioak eta ikuspegiak azalduko dituzte. 

Bi abesti ere joko dituzte: haien errepertoriokoa bata, eta euskal artista baten bertsioa bestea. Horrez gain, jolasak edo dinamika arinak ere izango dira, tartean galdera azkarrak edo haien bost kanta gustukoenen zerrenda.

Jokin Bereziartua da aurkezlea eta hamar atal izango ditu lehen denboraldiak. Atal bakoitzak ordu-erdiko iraupena du, eta asteazkenetan plazaratzen dituzte. 

Lehen bi atalak argitaratu dituzte, eta J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcena eta Kaparrak taldeko Endika de Tena eta Markel Elortondo dira gonbidatuak. Hurrengo ataletan honako hauek ere parte hartuko dute: Julen Goldarazena Flako Fonki, Silitia, Mirotz, Maruxak eta Odei Barroso.