Son of Saul

Auschwitz, 1944. Bere herkideak errauts bihurtzera behartuta dagoen preso bat haur baten bizitza salbatzen saiatuko da, bere buruari bizitzen jarraitzeko arrazoi bat emanez. Holokaustoaz hamaika film egin dira, eta hala ere, Nemes debutariaren film honek guztiz bestelako esperientzia eskaintzen du: dramarik gordinena lehen pertsonan. Iaz estreinatutako filmik esanguratsuenetakoa.