Son de mar **

Manuel Vicent idazlearen eleberri ezaguna oinarrian hartu zuen Bigas Luna zinema zuzendari kataluniarrak sentsualitatez eta pasioz blaitutako maitasun istorio hau filmatzeko tenorean. Martina xaloa eta Ulises doilorra ezkondu dira, eta seme bat izan dute. Zorionak ez du gehiegi iraun, ordea. Ulisesek emaztea eta semea abandonatu ditu eta. Ondorioz, maite ez duen gizon aberats batekin ezkonduko da Martina gajoa. Urte batzuk geroago, Martinaren bila itzuliko da Ulises; bion arteko erakarmen basa berpiztuz. Bigas Luna ez da istorioaren pasioa behar bezala islatzeko gai, eta ohiko fetitxismo erotikoetan galtzen zaigu. Filma erdipurdikoa da; Eduard Fernandez aktorearen interpretazio fina da salba daitekeen gauza bakarra.