Somos viento

1997an egin zen ezagun El poder de Machin izeneko lanarekin eta iaz eman zion bukaera Amparanoiaren ibilbideari, beste proiektu batzuetan murgiltzeko. Aipagai dugun Somos viento izeneko hirugarren diskoak, oro har, erritmo geldoago bati heltzen dio, abiada, agian, zuzenekoetarako gorde zelako. Nolabaiteko moteltze horrekin bat, Granadako taldeak inoiz izandako sendotasun maila handiena erdietsi zuen. Ildo honetatik, Amparo Sanchez-en taldeak "Ella baila bembé" bezalako kantu ederra ekarri zizkigun lan honetan, "Mar estrecho" dotorearekin batera, ordura arte egindakoarekin antzik ez zuena.