Soldatak gora, suizidioak behera

Soldatak gora, suizidioak behera Bien arteko korrelazioa egon liteke ikerketa baten arabera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soldatak-gora-suizidioak-behera/@@download/image/5cae43a02a0000e7034f8be0.jpeg
2020/01/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bien arteko korrelazioa egon liteke ikerketa baten arabera.
Soldatak gora, suizidioak behera

Soldata minimoa igotzekotan dabiltzan garaiotan, egiten dugun lanaren balioak duen garrantziaz hausnartzeko unea da. Azken finean, bizitzaren zati nagusia igarotzen dugu lanean; urterik onenak, energia, orduak eta orduak... guztia, soldata bat eskuratu eta horrekin bizitzaren gastuak ordaintzeko (eta noski, disfrutatzeko).

Soldata igoerek baina, ez lukete soilik langileen oinarrizko beharrak asetzeko helburua izan behar. Hain zuzen, soldataren igoera ala jaitsiera eta langileen egoera psikologikoa elkar lotuta doaz; halaxe frogatu du AEBetako ikerketa batek. 

Diruak ez du zoriontasuna ematen, eta ikerketa honek ere ez du ondorio hori atera. Suizidioak ere gertatzen dira dirudunen artean. Baina ikerketak honako egoera motekin lotzen ditu dirua eta suizidioak: diruak konpondu ala arindu litzakeen egoera latzek eragidako heriotzak. Detonante modukoa izan daiteke, alegia. 

Gauzak horrela, ikerketak ondorioztatu du soldatak igotzeak suizidoak (neurri batean) ekidin dizakeela; kontuan hartuta urtero milioika suizidio gertatzen direla (gehienak isilpean gordetzen diren arren), ez ote da merezi duen neurria?