Soldata ezberdintasuna gainditu du 'Stranger Things'-eko protagonistak

Soldata ezberdintasuna gainditu du 'Stranger Things'-eko protagonistak Millie Bobby Brown aktoreak bere lankideetatik aparte negoziatu du bere soldata, eta 3 milioi dolar irabaziko ditu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soldata-ezberdintasuna-gainditu-du-stranger-things-eko-protagonistak/@@download/image/gettyimages-903518242.jpg
2018/04/03
berria
Millie Bobby Brown aktoreak bere lankideetatik aparte negoziatu du bere soldata, eta 3 milioi dolar irabaziko ditu!
Soldata ezberdintasuna gainditu du 'Stranger Things'-eko protagonistak

Millie Bobby Brown Stranger Things telesaileko protagonistak, kontratu milioiduna sinatu berri du; hala, 3,15 milioi dolar irabaziko ditu telesailaren 3. denboraldian, bere lankideek baino gehiago.

 

 

Eleven neskatoaren rola egiten du Brownek, eta gainontzeko aktoreetatik aparte negoziatu du bere soldata. Mutil kuadrilla osatzen duten aktoreek 250 mila dolar jasotzen dituzte. Aldiz, hemendik aurrera Brownen soldata helduak diren aktoreen soldaten parekoa izango da, hala nola, Winona Ryder eta David Harbour. Dirudienez, belaunaldi berriak ari dira soldata ezberdintasuna gainditzen!