Soldata bera Norvegiako selekzio maskulino eta femeninoarentzat

Soldata bera Norvegiako selekzio maskulino eta femeninoarentzat Gizonezko futbol jokalariek beren soldataren zati bati uko egingo diote, emakume jokalarien nominarekin berdintzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soldata-bera-norvegiako-selekzio-maskulino-eta-femeninoarentzat/@@download/image/1434059542_extras_noticia_foton_7_1.jpg
2017/10/11
berria
Gizonezko futbol jokalariek beren soldataren zati bati uko egingo diote, emakume jokalarien nominarekin berdintzeko.

Norvegiako futbol selekzio maskulino eta femeninoak berdin kobratuko dute; gainera, neurri hau adostasunean hartu dute. Hala, berdintasunaren aldeko erabaki garrantzitsua hartu dute herrialdean; hemendik aurrera, selekzioko emakume futbolariek gizonek bezainbeste kobratuko dute ekipo nazionalean jokatzeagatik. Soldatak berdintzeko, gizonezkoek irabazten dutenaren zati bati uko egingo diote, emakumeei emateko; hala, gizonezkoen diru-zorroa 700.000 euroetatik 642.000 euroetara jaitsiko da.

 

Caroline Graham Norvegiako selekzioko jokalariaren esanetan, gizonezkoek ez dute jaitsiera nabarituko ia, baina emakumeentzat sekulako aldaketa izango da. Norvegiako emakumeek Mundiala irabazi zuten 1995an, bi Eurokopa 1987 eta 1993an, Olinpiar Jokoetako urrea 2000 urtean, eta egun, 14.ak dira FIFAn.

 

Norvegia ez da berdintasunaren alde neurriak hartzen hasi den herrialde bakarra. Danimarkan antzeko zerbait gertatu zen duela hilabete, selekzio maskulinoa soldata murrizteko prest agertu zenean, emakume jokalariek irabazten dutenarekin parekatzeko. AEBetan, iaz, emakume futbolariek salaketa jarri zuten, gizonezkoek baino gutxiago kobratzen zutelako. Senatuak bi soldatak berdintzeko mozioa onartu zuen.