Soldaduska, derrigorrez

Vienan dago Austriako Parlamentua, eta honek deituta erreferenduma egin zuten iragan urtarrilean. Herritarrei derrigorrezko soldaduskari buruz galdegin zieten, eta parte hartu zuten austriarren %60ek baiezkoa eman zuten, mutil gazteek halabeharrez zerbitzu militarra egiten jarraitu behar dutela.
Batez beste, 22.000 lagunek egiten dute urtero sei hilabeteko soldaduska, eta egin nahi ez duten horiek, 14.000 inguruk, hiritar lanak deiturikoetan laguntzen dute bederatzi hilabetez. Europako Kontseiluko herrialdeen artean Txipren, Danimarkan, Estonian, Finlandian, Norvegian, Suitzan eta Turkian ere derrigorrezkoa da.