Soldadu gizenak

Soldadu gizenak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soldadu-gizenak/@@download/image/62p4-1.jpg
2012/12/13
berria
AEBetako militarrak oso kezkatuta daude soldaduen gizentasuna dela eta. Izan ere,  4.000 soldadu inguru kaleratzen dituzte urtero armadatik gizen egoteagatik. Dirudienez, soldaduei ematen dieten janaren kaloria kopurua gerra garaiko beharretara egokitua dago, baina gehiegizkoa da kuarteleko bizimodurako, gutxi mugitzen baitira han. Lanpostua ez galtzearren, heste-aringarriak eta beste hainbat produktu erabiltzen omen dituzte soldadu gizenek.