Solaris ***

Solaris *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/solaris/@@download/image/27p44-3.jpg
2003/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Steven Soderbergh. Aktoreak: George Clooney, Natascha McElhone, Jeremy Davies, Ulrich Tukur. Generoa: zientzia-fikzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 99 minutu.
27.zenbakia
Stanislaw Lem idazlearen eleberririk ezagunenetakoa oinarri harturik, Solaris perla iluna zuzendu zuen Andrei Tarkovski maisuak duela hiru hamarkada inguru. Aipatu eleberriaren irakurketa berri batekin datorkigu, ordea, Steven Soderbergh. Solaris planetaren inguruan biraka dabilen Prometheus espazio-ontzira bidali dute Kris Kelvin psikologoa, bertan jazotako gertaera estrainioak ikertzeko. Clooneyren ipurmasail biluzien zentsurak –AEBetan, soilik—, baina,  drama psikologiko fin honen inguruko eztabaida estali zuen. Heriotzaz, maitasunaz eta gizakia beraz ere gogoeta egiten duen zientzia-fikziozko film interesgarria da. Pelikularen estetika, ederra bezain hotza da. Tarkovskiren proposamenaren arima metafisikoa leuntzen ahalegintzen da, ostera, Soderbergh. Arrakasta komertzial eta kritiko urria izan zuen arren, merezi du ikusteak.