Solar Secrets

Solar Secrets https://www.gaztezulo.eus/albisteak/solar-secrets/@@download/image/capsula_1382628397.jpg
2013/11/04
kritika
Testua: Leire Palacios
Capsula
145.zenbakia
Solar Secrets
"Bolumenik altuenean entzuteko" dioen disko kontrazalari jaramon egin behar zaio. Rock klasiko eta modernoa uztartzen dituen Capsulak, glam-a eta grunge-a heriotzatik urrun daudela egiaztatzen du Solar Secrets izeneko azken lanean. Haatik, esentzian betiko Capsula topatuko dugu; urteekin lortutako rock soinu propioa hezurdura izanik, musika estiloaren aldaera ezberdinekin ondutako abestiak aurkituko ditugu. Martin Guevara eta Coni Duchesseenzat berezia da bederatzigarren disko hau, izan ere, biziki miresten duten David Bowieren ekoizle eta laguntzaile estua den Tony Viscontirekin lan egiteko aukera izan dute; diotenez, zirkulu onirikoa ixteko modu aproposena izan dena. Kanta bilduma intentso eta misteriotsua, eguzkiak gordetzen dituen sekretuak bezalakoa.